SAN INAZIO

GURASO BILERAK 22/23

Zuekin harremanetan jartzen gara, ikasturte hasierako batzarren berri emateko.

Aurten, COVIDak eragindako mugak gaindituta, ikasmailaka egingo ditugu batzarrak, hau da, A eta B gelak batera. Bilera guztiak 16:15ean hasiko dira.

Hona hemen zerrenda osoa:

LH4: Irailak 26, astelehena, ikus-entzunezkoen gelan.

LH5: Irailak 26, astelehena, liburutegian.

LH6: Irailak 27, asteartea, liburutegian.

HH5: Irailak 28, asteazkena, ikus-entzunezkoen gelan.

LH1: Irailak 28, asteazkena, liburutegian.

HH3: Irailak 29, osteguna, ikus-entzunezkoen gelan.

HH4: Irailak 29, osteguna, liburutegian.

LH2: Urriak 3, astelehena, ikus-entzunezkoen gelan.

LH3: Urriak 4, asteartea, ikus-entzunezkoen gelan.


Ikus-entzunezkoen gela, eskolako 2. solairuan dago eta liburutegia berriz, 3.ean.

Gogorarazten dizuegu garrantzitsua dela bilera hauetara etortzea, bertan, ikasturtearen nondik norakoak azalduko baitzaizkizue.

LH1 ITSAS MUSEOAN

Pasa den ostiralean, ekainak 3, Bilboko Itsas museoa bisitatzera joan ginen. Bertan itsasoko soinuak entzun genituen, altxor baten bila joan ginen eta amaitzeko itsasoarekin zerikusia duen tailer bat egin genuen: balearen eskulana. Ondoren Deustuko parkean bazkaldu genuen elkarrekin eta eguraldi ona aprobetxatuz zabuetan jolsaten ibili ginen. Primeran pasatu genuen eguna lagunekin!

LH 3 URKIOLAN

Maiatzaren 27-an , 3 mailako umeak eta irakasleak Urkiolako parke naturalera joan ginen. Autobusez joan ginen.

Han zetzumenezko ibilbidea egin genuen eta baso eder batean izkutaketan jolasu ginen. Toki Alaira joan ginen eta hamaiketakoa jan genuen . Toki Alain bideo bat eta animalien hezurrak eta adarrak eta hainbat gauza interesgarri ikusi eta ikutu ahal izan genituen. Azkenik zuhaitzen izenak ezagutzeko ibilbide bat egin genuen.

Eguraldia oso lagun izan ez genuen arren egun ezin hobea eman genuen bertan!!!!

HH 2koak, UR JAIAN

Ikasturteari amaiera eman diogu ur jai bat antolantzen. Zein ondo pasa dugun! Zein freskagarria izan den!

GURE ARGAZKIAK

Carousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel image

AURREKO BERRIAK

BERRIAK

GORA DEUSTUALDEKO IKASTETXEAK, GORA EUSKARA, GORA

KORRIKA TXIKI!!!

ETA EZ AHAZTU ARRATSALDEAN KORRIKA BILBON SAN INAZIOTIK SARTUKO DELA!!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

TIPI TAPA TIPI TAKA KORRIKA!

Gaur Deustu, Ibarrekolanda eta San Inazio aldeko hainbat ikastetxek,

arratsaldean pasatuko den 22. Korrikarako beroketa egiteko Korrika egin

dugu.

Korrika Txiki deitzen diogu baina guk aurten handi bihurtu dugu. Eta are

handiagoa bihurtuko dugu arratsaldean.

HITZEKIN eta eguneroko HITZEKIN gure hizkuntza Deustualdean

zabalduko dugu.

Egunero lagunekin, patioan eta kalean egingo ditugun HITZEKIN handia

egingo dugu gure hizkuntza

Hizkuntza erabiltzen duenarena da. Eta guk gurea egin nahi dugu.

Beraz, gogoratu HITZEKIN erabili, eta atera hizkuntza gaur plaza

guztietara.