SAN INAZIO ESKOLA

HAU DA GURE ESKOLA!  ETORRI EZAGUTZERA

MATRIKULAZIOA 23-24.mp4

 2023-24 ikasturtea

BADATOR  KORRIKA!


SAN INAZIO eskolan KORRIKA , egunez egun


Video de WhatsApp 2024-03-14 a las 15.54.46_63f67743.mp4

2024/03/14

Video de WhatsApp 2024-03-15 a las 15.31.37_799b00aa.mp4

2024/03/15

VID-20240318-WA0034.mp4

2024/03/18

POP ART  TAILERRA

Martxoan LH3. ak joan ginen SAF tailerra egitera, han Pop Art zer zen gogoratu genuen eta Bilboko lauzez osaturiko esku lan bat egin genuen, pop art teknika erabiliz.

MARTXOAK 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna


Aurten, asteetan zehar, "Nor da nor?"  jolasaren bidez, zientzian, kirol munduan, artean, lanbide ezberdinetan eta baita ere gure etxeetan dauden emakumeen lan garrantzitsua deskubritzen ibili gara.

  Egunean bertan, geletan landutakoarekin, eskolako komunitate osoak  Emakumearen ikurra    sortu dugu eta bertso eder eta indartsuak kantatzen eman diogu ekitaldiari amairera. 

Biziki eskertu nahi bertsolariari bere ekarpena, bihotz bihotzez.

MARTXOAK 8 bertsoak.mp3

MARTXOAK 8 bertsoak    


EMAKUMEAREN EGUNA

MARTXOAK 8 OSPAKIZUNA

DENOK BATERA AURRERA GOAZ

HORI DA OSPATZEN DUGUNA


JOLASTU ETA HITZ EGIN

ERRESPETUARI EKIN

SAN INAZION BERDINTASUNEZ

BIZI GARA ELKARREKIN


Eskerrik asko gurekin ospatzera etorri zareten familia guztiei.



Gora Martxoak 8a eta gora emakumeak!


EUSLE GELAKO ESPERIENTZIAK


Eusleko Programako ikasleok programa honetan sartu aurretik izan ditugun esperientziei buruzko informazioa partekatu nahi izan genuen. 

Horretarako, gure Bizitza-lerroak sortu ditugu eta txikitako pasadizo dibertigarriak kontatu ditugu.


FAMILIEN ANTZERKIA

Ordu askotako entseguak , urduritasun handia eta baita barre asko egin ondoren,  otsailaren 8an, Haur Hezkuntzako familiek  " Sagutxo Kaskarina" antzezlana antzeztu zuten. Eskerrik asko parte hartzera animatzeagatik.  Esperientzia polit honek hurrengo ikasturteetan jarraipena izatea espero dugu.

IHAUTERIAK ESKOLAN

Natura abiapuntu mozorro dibertigarri eta koloretsuz bizi izan ditugu aurtengo ihauteriak. 

Auzoko kale batzuetatik ibilbide bat egin dugu eta ondoren, irakasleek, ikasleek eta familiek egindako dantza ikuskizunez gozatu dugu.

BIDE HEZKUNTZA

Urtarrilean, 5. mailako ikasleok bide hezkuntzako saioa izan genuen Sarrikondoko pistan. Udaltzaingoen azalpenak entzun ostean, praktikan jarri genituen ikasitako arau guztiak. Oinez, bizikletaz edota motorretan...ederto pasatu genuen!

AGATE  DEUNA

Otsailaren 2an, eskolan Agate Deuna ospatu genuen. Egun euritsua izan genuenez, eskolako aterpean ospatu genuen. 

Hala ere ohiturak mantenduz, Oles Oles, lurra gogoz esnatu genuen.

Mila,  mila esker familia guztiei, gurekin batera  parte hartzeagatik. 

SUKALDARIRIK ONENAK GARA!


Ikasturtea hasi zenetik gure sukaldariak gauza gozoak prestatzen ari dira. Aste honetan pizzak sukaldatu dituzte. 

Gozo- gozoak egon dira! 

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI


Eta azkenean iritsi da hainbeste itxaroten genuen eguna, Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri zaizkigu!


Elkarrekin dantza eta kanta egin dugu eta geletarako oparitxoak ere jaso ditugu.   Gainera, txokolate beroa hartu dugu!


Zein ondo pasatu dugun!


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!



MERKATUA

Abenduaren 20an, San Inazio eta Intxixuko Guraso elkarteek antolatuta, bigarren eskuko objektuen merkatu txiki bat egingo da Levante plazan, 17:00etatik, 19:00ak arte. 

Merkatua aurrera eramateko, bi eskoletako familiei erabiltzen ez dituzten jostailuak, liburuak... eskatu dizkiegu. Azken bi aste hauetan, 5. eta 6. mailako ikasleak hauek txukuntzen eta antolatzen ari dira. Haiek izango dira gainera, merkatuan saltzaile. Eskerrak eman nahi dizkiegu egiten ari diren lan handiagatik, baita ekintza hau aurrera eramatea posible egiten ari zareten guztiei 🥰

Merkatuaren helburu nagusia, jostailuei bizi berri bat ematea izango da, aldi berean, berrerabilpenaren garrantziaz ohartaraziz. Gauzatxoak oso prezio merkean salduko dira (50 zentimo, 1euro...). 


 Anima zaitezte etortzera!

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 4ean, eskolan euskeraren eguna ospatu genuen.

Eskolan ekintzez eta jolasez beteriko egitaraua izan genuen goizetik hasita arratsalde arte eta tartean, Levante plazan bertsoak entzun genituen eta denok batera Bulego taldearen “Kantu bat” abestia dantzatu genuen.

Egun zoragarria pasatu genuen!

MEATZARITZA MUSEOA  (GALLARTA)


Beste egunean LH5 eko ikasleak Gallartara joan ginan egun pasan. Bertan Euskal Herriko Meatzaritza museoa ezagutu genuen eta bertan dagoen aire zabaleko  "Kontza Bigarrena" meategi handia ikusi genuen.

 Primeran pasatu genuen! 

HALLOWEEN OSPATZEN

Urriaren 27an  Miriam eta  Karina-k  tailer bat prestatu zuten HH4 urteko ikasleentzat; Gozoki-Kalaberitak ekarri zituzten apaintzeko. Esperientzia oso polita izan zen eta neska/mutilek primeran pasatu zuten.

6.MAILAKO TXANGOAK

Aurten 6. mailakoak indartsu hasi dugu ikasturtea!!! Bai, bai, gelditu gabe gabiltza!!!

Irailaren erdialdean, Bide Hezkuntzara joan ginen. Bilbobus bat etorri zen gure bila eta pistan trafiko arauak eta seinaleak errepasatu, bizikletak probatu eta Bilbotik txangoa egin genuen. Oso ondo pasatu genuen!


Urrian, Bilboko Super Portua bisitatzera joan ginen. 

Txangoaren lehen zatian, begiraleak portuaren historia azaldu zigun, non hasi zen, leku aldaketa, zer motatako itsasontziak heltzen diren, kontenedoreen kolorearen zergatia… Oso interesgarria izan zen.

Bigarren zatia egiteko autobus baten igo eta turistak bezala, eskuma eta ezkerrera begira, portuaren handitasunaz jabetu ginen. Oso oso handia da!

Eta azarorako badaukagu antolatuta beste txango bat, aurrerago kontatuko dizuegu.

ARTXANDAKO FUNIKULARRA EZAGUTZEN

Urriaren 16an, LH1.eta  LH2. mailako  eta  gela egonkorreko ikasleak Artxandara joan ginen.  Funikularreko bidaiak irauten dituen 3 minututan, Artxanda mendiak dituen 251 metroak igo genituen.  Gainera, funikularraren funtzionamendua  barrutik ezagutzeko aukera izan genuen. 

Ederto pasatu genuen! 

GOAZEN HONDARTZARA!!!

PLENTZIAKO HONDARTZA


Irailaren 29an , LH 3. eta 4. mailakoak Plentziako hondartzara joan ginen.

Egun zoragarria izan zen; uretan eman genuen egun osoa….super ondo pasatu genuen!!!



MUNDU SENTSORIALA


Gela egonkorreko ikasleek asko disfrutatzen dute “Mundu sentsoriala” tailerrean. Oraingo honetan, argi mahaian forma geometrikoekin eta gelan sortu ditugun botila sentsorialekin jolasean ibili dira.

JANTOKIKO MENUAK IKUSTEKO

MEDITERRANEA  EDUCACION,  APLIKAZIO BERRIA JANTOKIKO MENUAK IKUSTEKO

Mediterranea Group-ek, gure zentroko jantoki zerbitzuaz arduratzen den enpresak, gurasoei eta tutoreei informazioa eskaintzen dien tresna garatu du.

Helburua da modu arin eta erosoan ezagutzea ikastetxean egiten diren menuak, intereseko komunikazioak eta jarduerak, betiere datuak babesteko lege organikoaren lege-esparrua errespetatuz.

Plataformara sartzeko,  kode espezifiko bat behar da, erregistroa egin ahal izateko. Emailez bidalitako informazioan eskuratu ahal duzue.

ERABILERA-GIDA

Horretaz aparte, beti bezala , eskolako webgunean ere, jarriko dugu dagokion menua hilabetero  MENUA

ESKOLAZ  KANPOKO EKINTZAK


Urtero lez, IGESI-k, eskolako guraso-elkarteak, eskolaz kanpoko ekintzak antolatu ditu ikasleentzat.

 Astelehenean, urriak 2an martxan jarriko dira.   


ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK.pdf

Informazio gehiago elkartearen webgunean, klikatu Irudian:

MATERIAL ETA JANTOKIKO BEKAK 

 2023-24 ikasturtea

Hezkuntza saileko webgunera joateko klikatu irudian


Familia estimatuak,  2023-2024 ikasturterako material eta jantoki-bekei buruzko informazioa luzatu nahi dizuegu.

Oporretan, Eusko Jaurlaritzak beka-proposamen bat bidali die iazko ikasturteko bekadunei. Egiteko hiru era zitezkeen:

Ikastetxean eskabideak bete nahi dituzten familiek (bekadunen eta eskatzaile berriek) iraileko hurrengo egunetan bete beharko dituzte. 

Biziki eskertuko genuke egunak eta orduak errespetatzea.

EGUTEGIA   2023-24  

2023-2024 EUSK.pdf

2023-24  ikasturtea hasi da

ONGI ETORRI ESKOLARA !!!

Ikasle eta familia agurgarriak, uda eta oporrak amaitu dira eta eskolara bueltatzeko garaia iritsi zaigu:

KLASEAK  IRAILAREN 8an GOIZEKO 9etan HASIKO DIRA.

       LANALDI TRINKOA (goizez)

Irailaren 8, 11 eta 12an arte lanaldi trinkoa dugu.  Hori dela eta, ordutegia hauxe izango da:




          LANALDI ARRUNTA  (goizez eta arratsaldez)

Irailaren 13an, asteazkena, goiz eta arratsaldeko lanaldiari hasiera emango diogu. Hori dela eta, ikastetxera sartzeko eta ikastetxetik ateratzeko ordutegia hauxe izango da:



SARRERAK ETA IRTEERAK


HH/ED. INFANTIL:

HH2: Cantabria kaleko ranpatik sartuko dira.

HH2ko ikasleen tutoreak familiekin, telefonoz harremanetan jarriko dira, ikasle hauek eskola egokitzapena egin behar dutelako.

HH3, HH4 eta HH5: Haur Eskolaren eta eskola zurien arteko Asturias kaleko atea erabiliko dute.   09:00etan sartuko dira.


GELA EGONKORRA:  Cantabria kaleko ranpatik09:00etan sartuko dira.


LEHEN HEZKUNTZA:

LH1, LH2 eta LH3: Cantabria kaleko ranpatik 09:00etan sartuko dira.

LH4, LH5 eta LH6: Orixe kalean, errotondaren parean dagoen atea erabiliko dute.    09:00etan sartuko dira .


2023-24  ikasturtea hasi da