PROIEKTUAK
SARE HEZKUNTZA
Teknologia berriek gero eta toki handiago bat dute gaur egungo gizartean. Horrek gure ikasleek komunikazio digitalerako konpetentzia garatzeko beharra ekarri du.
Hori dela eta, orain dela urte batzuk IKTak integratzen hasi ginen gure eskolako ikaskuntza prozesuan, eta, Ikasgelan hauek erabiltzeak ekarritako onurak ezagututa, ikastetxeak "Eskola 2.0" eta "IKT heldutasun eredua" proiektuen alde egin zuen.
Aurten, aurrerapauso berri bat eman dugu, "Sare Hezkuntza Gelan" proiektuan parte hartuz, gure komunitatearen komunikazio digitalerako gaitasuna garatzeko asmoz. Honekin batera gure ikasleek teknologia berriak modu sortzaile, kritiko eta seguru batean erabiltzen ikastea nahi dugu.
Horretarako teknologia, metodología, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatuko dugu geletan eta beharrezko prestakuntza teknologiko zein pedagogikoa jasoko da.
HIZKUNTZA BATZORDEA
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasle taldeaz osatuta dago, ziklo guztietako ordezkariekin. Horrez gain, bi irakasle ari dira batzordearen koordinazio lanetan. Helburu nagusia ikasleen artean euskararen erabilera areagotzea da, ikasturtean zehar antolatuko diren ekintza eta kanpaina desberdinen bitartez. Eskolako gainontzeko hizkuntzen trataerari ere erreparatuko diote.
Hizkuntza batzordetik Euskara batzordea sortzeko beharra ikusi dugu familiek ere hala eskatuta.
EUSKARA BATZORDEA
Aurten sortu da. Eskolako familiek eta irakasleek osatzen dute eta helburu nagusitzat "eskola euskaduntzea" dute. Elkarlanean ekintzak antolatuko dira bai familiek eta bai ikasleek euskararen erabilerari bultzada emateko, eskolan eta auzoari begira ere.
ELKARBIZITZA PROIEKTUA
Gure ikastetxean, elkarbizitza positiboak hezkuntza- komunitate kide guztien partaidetza bultzatzen du,gizarte eta harremanetarako arauak adosten eta arazoei konponbideak bilatzeko esparruak sortzen.
Bizikidetza hori hezkuntza- komunitateko kide guztiekiko errespetuan oinarritzen da, inolako bereizkeriarik gabe.
EUSLE PROGRAMA
Eusle ekimena hizkuntza-murgiltze programa bat da, Lehen Hezkuntzako 4., 5. Eta 6. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1.eta 2. mailetan gure hezkuntza-sistemara etorri berri diren ikasleei eskolako komunikazio-hizkuntza, euskara, eskuratzeko prozesua errazteko.