2021-22 ikasturtea
LH1 ITSAS MUSEOAN
Pasa den ostiralean, ekainak 3, Bilboko Itsas museoa bisitatzera joan ginen. Bertan itsasoko soinuak entzun genituen, altxor baten bila joan ginen eta amaitzeko itsasoarekin zerikusia duen tailer bat egin genuen: balearen eskulana. Ondoren Deustuko parkean bazkaldu genuen elkarrekin eta eguraldi ona aprobetxatuz zabuetan jolsaten ibili ginen. Primeran pasatu genuen eguna lagunekin!
LH 3 URKIOLAN
Maiatzaren 27-an , 3 mailako umeak eta irakasleak Urkiolako parke naturalera joan ginen. Autobusez joan ginen.
Han zetzumenezko ibilbidea egin genuen eta baso eder batean izkutaketan jolasu ginen. Toki Alaira joan ginen eta hamaiketakoa jan genuen . Toki Alain bideo bat eta animalien hezurrak eta adarrak eta hainbat gauza interesgarri ikusi eta ikutu ahal izan genituen. Azkenik zuhaitzen izenak ezagutzeko ibilbide bat egin genuen.
Eguraldia oso lagun izan ez genuen arren egun ezin hobea eman genuen bertan!!!!
HH 2koak, UR JAIAN
Ikasturteari amaiera eman diogu ur jai bat antolantzen. Zein ondo pasa dugun! Zein freskagarria izan den!
GURE ARGAZKIAK
GORA DEUSTUALDEKO IKASTETXEAK, GORA EUSKARA, GORA
KORRIKA TXIKI!!!
ETA EZ AHAZTU ARRATSALDEAN KORRIKA BILBON SAN INAZIOTIK SARTUKO DELA!!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
TIPI TAPA TIPI TAKA KORRIKA!
Gaur Deustu, Ibarrekolanda eta San Inazio aldeko hainbat ikastetxek,
arratsaldean pasatuko den 22. Korrikarako beroketa egiteko Korrika egin
dugu.
Korrika Txiki deitzen diogu baina guk aurten handi bihurtu dugu. Eta are
handiagoa bihurtuko dugu arratsaldean.
HITZEKIN eta eguneroko HITZEKIN gure hizkuntza Deustualdean
zabalduko dugu.
Egunero lagunekin, patioan eta kalean egingo ditugun HITZEKIN handia
egingo dugu gure hizkuntza
Hizkuntza erabiltzen duenarena da. Eta guk gurea egin nahi dugu.
Beraz, gogoratu HITZEKIN erabili, eta atera hizkuntza gaur plaza
guztietara.