AURKEZPENA
Bilboko San Inazio auzoko eskola
Historia
San Inazio HLHI, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen erakunde publikoa da. D ereduko Haur Hezkuntza (2-6 urte) eta Lehen hezkuntza (6-12 urte) irakasten da.
Ikastetxea, Bilboko San Inazio auzoan, eremu lau batean, itsasadarraren ondoan eta Bilboko erdigunetik kilometro gutxira kokatuta dago. Jendez gainezka dagoen auzo bat da eta dinamikoa da, 14.000 lagun inguru bizi baitira. Familien maila sozioekonomikoa erdi mailakoa da.
Eskola kokatuta dagoen eraikina 1974an egin zen, “Villar Palasí” eskola berriak sortzeko planarekin,Juan De Urrutia ingienari izenarekin sortu zen. Auzoan, bere adreiluzko fatxadaren koloreagatik “escuelas rojas” izenarekin ezagutzen dira, San Francisco Javier “escuelas blancas”etik desberdinduz.
“Eskola zuriak” 1966koa den arren bi eskolak daude elkarrekin eta hasiera batean ikastetxe ezberdinak ziren; 1990an batu eta orduz geroztik eskola berdinak dira. Denboraren poderioz,eta jaiotza tasaren jaitsiera batera, 2002az geroztik “eskola gorria”n soilik kokatu ginen. Beste eraikinak Hezkuntza Sailak zerbitzu ezberdinetarako erabiltzen ditu: Berritzegune, ISEI_IVEI, EPA…
Eskolak, 70-60ko hamarkadan,gure inguruan industrializazio eta emigrazioa izandako jaiotze igoeraren ondorioz sortu ziren. Ikastetxeak beti auzo eskolak izan dira eta horrela jarraitzen dute.
Gaur egun
Azken urteotan ikastetxeko ikasle kopurua 340 ingurukoa izan da. Bi lerroko ikastetxea gara. Guztira 19 talde dugu, Haur eta Lehen Hezkuntzan banaturik. Gela Egonkorra ere badugu eta bertan Hezkuntza Premia Bereziko 5 ikasle ditugu.
Gure ikastetxeko ikasleek Lehen Hezkuntza amaitzen dutenean, Hezkuntza Ibilbidea osaketzo dagozkien ikastetxea BHI San Inazio da.
Ikastetxeko lantaldea 34 irakasle dira, tutore eta irakasle espezifikoak barne. Horrez gain, 5 HAO daude.
Ikasgeletarako eta beharrezkoak diren hezkuntza jarduerarako espazio zabalak ditugu: liburutegia, informatika gela, ikus-entzunezko gela, patioak, gimnasioa, jantokia…
Jantokia
Gure ikastetxeko jantokia zerbitzuaz harro sentitzen gara. Sukaldea eskola barruan izateak eta bertan bazkaria prestsatzeak zerbitzuari kalitatea gehitzen dio. Ikasleen % 86ak erabiltzen du zerbitzu hau.
Ez daukagu garraiorik, ikasle gehienak auzokoak direnez, eskolara oinez datozelako.
Eskolaz kanpoko ekintzak
Eskolaz kanpoko ekintzak ugariak dira eta haietan ikasle kopuru handiak parte hartzen du. IGEk antolatutako jardueratariko batzuk hauek dira: Jolas ikasgela, haurtzaindegia, tailerrak, ingelesa,...
Eskola-komunitateak, ikastetxe lasaia,
lan giro atsegina, funtzionamendu eta elkarbizitza ona,
hezkuntza profesionalen inplikazioa eta
familiarentzat asebetetze maila altuarekin ebaluatzen du.