2022-23 IKASTURTEA
GURE ESKOLA DA, ZATOZ EZAGUTZERA!
GORBEIAKO TXANGOA
Maiatzaren 11an, 4. mailakoak, Gorbeiara parke naturalera joan ginen (Areatza eta Saldropora).
Areatzara heldu ginenean, lehenengo gauza egin genuena parketxera joatea izan zen. Parketxean, lehenengo pisuan, Gorbeian zer animali zeuden erakutsi zizkiguten. Bigarren pisuan, animali batzuen soinuak entzun genituen eta orein baten adar bat ikusi eta ukitu genuen. Azkenengoz, hirugarren pisura igo ginen, han taldeka jarri ginen eta jolas batzuk egin genituen.
Haimaiketakoa jan eta gero, Saldropora igo ginen autobusez. 2 kilometroko ibilbide zirkularra egin genuen ordu 1 eta erdiko gynkana batekin. Eguraldiak ez zigun batere lagundu eta bukaeran, euri pila bat egin zuen!!!
Areatzara jeitsi ginen berriro eta herriko frontoi estalian bazkaldu eta apur bat jolastu genuen.
Oso ondo pasatu genuen!!!
ARTE EDERRETAKO MUSEOA
Maiatzaren 12an, 2.mailakoak Arte Ederretako museora joan ginen. Artelan oso desberdinak eta oso politak ikusi genituen eta primeran pasatu genuen.
Gainera, bukaeran sorpresa bat izan genuen eta puxika erraldoiekin jolasten ibili ginen.
GUGGENHEIM MUSEOA
Ostegunean, Haur Hezkuntzako 5 urtekoak GUGGENHEIM museora joan ginen.
Sartu aurretik, parkean ibili ginen. Behin barruan, artelanak ikusi genituen eta eskulan bat egin genuen.
EGUN EDERRA PASATU GENUEN ELKARREKIN !!
KALERA GOAZ!!
Euskara kalean erabiltzen badakigu!!
Gaur kalera atera gara eta gelan ikasten duguna praktikan jarri dugu.
KANTALDIA
Apirilaren 27an, LH 5 eta 6. mailakook, bertsolaritzako Jone eta Mikelekin, munduko gitarra jolerik martxosoenarekin Kantaldian parte hartu genuen. Bertsolaritza saioetan ikasitako bertsoak kantatu genituen, abesti alaiak eta tristeak.
Ordu bete egon ginen kantan eta dantzan. Asko disfrutatu genuen, gure artean sortu zen giroa oso polita izan zen.
Noizko hurrengoa?
POZALAGUAKO KOBAK
4.mailako ikasleak martxoaren 23an Pozalaguako kobetara joan ginen.
Lehenengo, kobara bisita gidatua egin genuen. Oso handia da eta oso polita!!! Estalaktita eta estalagmita pila bat zeuden eta baita ere “estalaktita eszentrikoak”, koba honetan hain bereziak direnak. Asko ikasi genuen!!!
Hamaiketakoa egin eta gero, Armañongo parketxera joan ginen eta zonaldeko animaliak, landareak eta mendiak ikasi genituen.
Bukatzeko, kobazuloaren ondoan dagoen antzinako harrobian bazkaldu genuen (gaur egun audiorio bat dena). Horren ostean, denbora librea izan genuen apur bat inguruan jolasteko.
Oso ondo pasatu genuen!!!!
GYNKANA
Kaixo
Ikusi al duzue eskolako sarrera nagusiko kalean jarri dituzten argazkiak?
Gure eskola eta auzoko aintzinako argazkiak dira eta 4. Mailakoei horri buruz gynkana bat prestatzea bururatu zaigu.
Animatzen zara zu ere parte hartzen?
MUSIKA SAIO BEREZI BAT
Martxoaren 20an, musika saio berezia izan genuen 4 urteko geletan.
Pablo, Leoren aita, musikaria da eta gurekin egon zen eskolan dituen musika tresna guztiak erakusten.
klarinete eta Saxofoi ezberdinak ekarri zituen. Hauek ikusteko zein entzuteko aukera izan genuen.
Oso polita izan zen.
ELKARBIZITZA BATZORDEA
Elkarbizitza Batzordetik proposatutako gaiaz mintzatu eta aztertu egiten dugu hainbat tutoretza saioetan .
Hiruhilabete honetan emakume garrantzitsuak izan da landu egin dugun gaia.
Eta kurtsoan zehar konpetentzia sozioemozionala garatzeko asmoz tresna batzuk martxan jartzen ditugu alegia: maitasungrama, ausarten kluba, NAHIKO programa, besteak beste.
HIPI GELA
Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak gara. Aurten eta pasadan urtean etorri berriak gara eta euskara ikasteko gogo handiarekin gaude.
Horretarako HIPI gelan gauza dibertigarri asko egiten ditugu: bikoteko jolasa, hiztegia sortu, soinuen jolasa, trukemea, pantaila digitalean jolas interaktiboak, abestu eta abar.
EKOETXEA-URDAIBAI
Ekoetxea -Urdaibai
2023ko martxoaren 7an Urdaibaiko ekoetxeara txangoa egin dugu.
Bertan Txatxarramendi uhartea bisitatu eta hondartzara jaitsi ginen kostaldeko ekosistema aztertzeko asmoz.
Ekosistema hau ondo zaintzeak duen garrantzia ikasi genuen.
Ekoetxean, itsasoko urak garbi egotearen garrantziaz ohartarazteko, tailer bat egin genuen.
Oso gustura ibili ginen eta asko ikasi genuen!!!!!
IÑAKI ZUBELDIA IDAZLEAREKIN BERBETAN
Pasa den ostegunean, Iñaki Zubeldia idazlea hurbildu zen eskolara. 6.mailako ikasleak Mirari Hegalari liburuaren hainbat galdera zituzten berari egiteko.
Primeran pasatu genuen, bere idazle ibilbideaz hitz egin zuen eta zenbait anekdota ere kontatu zizkigun...
Eskerrik asko Iñaki !
Euskal Jolasak!!!
EUSKARA BATZORDEA
Atzo, otsailak 28, hainbat familia eta euskara batzordeko zenbait kide bildu ginen euskaraz zenbait jolas ikasteko.
Primeran pasatzeaz gain, txikiak ginenean bezala jolasten aritu ginen eta gainera euskaraz hitz eta kanta batzuk ere ikasi genituen.
HURRENGO SAIOA:
Martxoaren 15-ean, asteazkenean ORDUA: 15:15etan TOKIA: informatika gelan.
Ezin bazarete etorri, baina jolasak ikusi eta ikasi nahi izanez gero, web orrialde honetan egin dezakezue:
https://www.hezten.eus/jolasguneak/jolasak/?jolasgunemota=jolasak
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
IÑAUTERIAK ESKOLAN
Otsailaren 17an inauteriak ospatu genituen ikastetxean. Aurtengo gaia "Unibertsoa" izan da.
Goizean, auzotik desfilea egin genuen familiekin batera. Eskolatik “Palmeras plazara” joan ginen giro alaian.
Ikastetxera itzultzean, pation mailaka prestatutako dantzak egin genituen eta dantzaldiari bukaera emateko guraso eta hainbat irakaslek beraien dantza eskaini ziguten.
Ondoren, hamaiketako berezia izan genuen eta jaiari bukaera eman genion.
Giroa, aparta izan zen!!!
23-24 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA
23-24 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea
otsailaren 16tik 24ra artekoa izango da.
Eskolako ate irekien eguna: otsailak 8,
arratsaldeko 16:15etatik 17:00etara.
AGATE DEUNA
Otsailaren 3an arratsaldez, Agate Deuna ospatzeko eta eguraldia lagun izanda, ibilbide ederra egin genuen gure auzoan zehar, Oles Oles aintzako usadioak jarraituz, lurra esnatzeko.
Ibilbidea ondorengoa izan zen, eskolan hasi eta paseo eder bat egin genuen mendi inguruan, lurra esnatzeko. Palmeren parkean gelditu ginen eta lehenengo saioa egin genuen, guraso eta auzokideen laguntzaz. Handik Levante plazara hurbildu ginen eta azken saioa egin genuen eta hor Aspacekoen laguntza ere izan genuen.
Bukatzeko, ikasle zein irakasleak ikastetxera bueltatu ginen poz-pozik.
ESPERIMENTUAK URAREKIN HH4ko GELAN
URA ETA IZOTZA
Negua heldu da, eta zelako hotza!! Elurra ta guztiz. Ba guk, 4 urteko ikasleak experimento polita egin dugu. Jakin nahi duzue?
1. Ura hainbat ontzietan sartu: puxikak, eskularruak, poteak
2. Altxorrak sartu (harritxoak, oskolak, perla…)
3. Kolorez tintatu
4. Izotzgailuan sartu egun bat pasa ondoren atera
HAU SORPRESA !!: URA IZOTZA BIHURTU ETA GOGOR-GOGORRRA GELDITU ZEN.
AH! Eta margo magikoak: koloretako kubitoak marrazkiak egiteko.
PRIMERAN PASATU GENUEN, ZUEK ERE FROGA DEZAKEZUE!!
LA ARBOLEDA / ZUGAZTIETAKO BARNATEGIA
Bosgarren mailako ikasleok egun batzuk eman ditugu La Arboleda / Zugaztietako aterpetxean. Zer egin dugu han? Euskara indartzea, naturaz gozatzea eta, batez ere, oso, oso ondo pasatzea.
Jarduera asko egin genituen han, besteak beste, mendi martxa hau.
Goiz esnatu, ondo gozaldu eta martxan jarri ginen!! Eguraldi ederra mendian ibiltzeko!
Paisaiaz gozatu genuen.
Zeinen ondo pasa genuen lagunekin mendi martxan!!
Heldu gara mendi tontorrera eta indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa hartu genuen!
Gero Ekoetxea meatzaldea bisitatu genuen. Asko ikasi genuen.
Egonaldia amaitu eta eskolara bueltatzeko prest gaude baina…autobusa datorren bitartean….ondo pasatzen jarraitzen dugu naturaz gozatzen!
MEDIATEKA
Kaixo sendiak!!
LH 2.mailako ikasleak Azkuna Zentroko Mediatekara joan gara eta oso ondo pasatu dugu!
Liburuez gain, mahai jolasak, bideojokoak, fimak,etb dituzte. Oso gauza interesgarriak eta dibertigarriak ikusi ditugu bertan.
Monitoreak liburuak edo nahi dugun materiala handik ateratzeko, txartela behar dugula esan digu, beraz, anima zaitezte txartela egin!!
NEGUKO JAIA 2022
Abenduaren 23an, eskolan, negua heldu dela eta gabonetako oporrei hasiera emateko jaialdia ospatu genuen.
Pandemia dela eta, 2 urtez egon gara jaialdiak eskola barruan ospatzen. Baina aurten berriro ere kalera irten egin gara. Bertan, eskolako ikasle eta irakasle, familiak, Aspaceko lagunak eta auzokideak bildu ginen Olentzero eta Mari Domingiri harrera goxoa eta musikatua egiteko.
Ostean, Txokolate gozoa dastatu genuen eta Olentzerok eta Mari Domingik gelaz gela opariak banatu zituzten.
Egun aparta izan zen!
LIBURUAREN AZOKA
Gaur, abenduak 19, 6. mailako ikasleok "liburuaren azoka" txiki bat antolatu dugu. Gutako bakoitzak, duela aste batzuk, 10 urterekin asko gustatzen zitzaigun liburu bat aukeratu eta honen erreseina bat egin genuen. Liburu hori klasera ekarri genuen gure merkatua antolatu ahal izateko. Gaur, gure ikasgelara etorri dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako umeak. Gure liburuak eta aipamenak erakutsi dizkiegu eta, zeri buruzkoak diren kontatu ondoren, bakoitzak oporretan irakurriko duen liburu bat aukeratu du.
Guri adina gustatzea espero dugu!
GABONETAKO TAILERRA
¡Hola familias!
Para empezar bien las navidades fuimos a hacer una manualidad muy bonita a la Fundación Sabino Arana.
A pesar del mal tiempo, lo pasamos muy bien y nos llevamos a casa nuestro muñeco de nieve para colgar del árbol.
EUSLE GELA
LHko 4. , 5.eta 6. mailetako ikasleak gara. Orain dela hilabete gutxi batzuk etorri gara San Inazio eskolara. Gure jaioterrietan ez da Euskaraz egiten eta, asko ikasi nahi dugunez, Euskara ikastea behar dugu. Hori da Eusle gelan egiten duguna: Euskara ikasten dugu. Euskaraz jolasten, abesten, tailerrak egiten…
Lehenengo egunetan urduri geunden baina orain, lagunak egin ditugu eta pozik, lasai eta gustura ari gara lanean.
Zer da EUSLE proiektua? Klikatu HEMEN
LH1: GELAKO ARAZOEI AURRE EGITEN
1.mailako ikasleak, kurtsoa hasita zegoela, konturatu ginen gure aulkiek zarata haundia ateratzen zutela eta konponbide bat bilatu behar genuela. Taldean ikusi genuen aukerarik onena, gure aulkietan tenis pilotak jartzea zela.
Horretarako, etxetik pilota zaharrak ekarri genituen baina ez ziren nahikoa. Zer egingo dugu orduan?
Polikiroldegiko nagusiari gutun bat idatzi genion eta irailaren 23an txango bat egin genuen bertara, gutuna eskura emateko. Honen ondorioz gela bietarako behar genituen pilota guztiak lortu genituen.
Hona hemen gure gelako aulkien eta txangoaren argazkiak.
OBRAK ESKOLAN
OBRAK ESKOLAN
Udaletxeak eskolako mantentze lanak( fatxada konponketa) martxan jarriko ditu urriak 24an, astelehenean.
Gutxi gora behera hiru hilabetean zehar izango dira eta pasaden urteko langile talde berberak konponketak egingo ditu .Lan horiek gure egunerokotasunean ondorioak izango dituzte.
Lehenengo fasean, Cantabria kaleko espaloi zati handi bat ezin izango da erabili.
Beraz, HH3, LH3 eta LH4 ikasleen sarrerak eta irteerak beste leku batetik izango dira:
HH3 sarrera eta irteera ranpatik izango dira hortik aurrera.
Familiek ikasleei lagunduko diete irakasleak dauden lekuraino eta gauza bera egingo dute jasotzerakoan.
LH3 sarrera eta irteera Haurreskolatik izango dira hortik aurrera.
LH4 sarrera eta irteera rotondatik izango dira hortik aurrera.
Goizeko eta arratsaldeko zaintza sarrera eta irteera ranpatik izango dira hortik aurrera.
Beraz, guztion laguntza eta inplikazioa eskatzen dizuegu .
ALDAKETA HORIEK, HASIERA BATEAN , IKASTURTEA AMAITU ARTE IZANGO DIRA.