LH
L.H Lehen Hezkuntza
6 urtetatik 12 urtetara
Gizartea hobetu dadin gure ikasleriari erakutsi nahi dizkiogu baloreak egiten ari garen eskolako oinarrian daude:
Balore etiko eta demokratikoetan oinarritutako eskola gara, eta aniztasun ideologikoa errespetu, elkarlaguntza, tolerantzia, askatasu baloreen aldekoa.
Kontuan hartzean bizi garen gizarte pluralean,aniztasuna balore bat izango da gure garapen pertsonala eta gure bizikidetza aberasteko.
Euskara eta euskal kultura bultzatzen dituen eskola. Ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak ikasteko eskubidea dutenez eskolako helburu garrantzitsu bat ikasle elebiduna lortzea da; are gehiago, ingelesa ere ezagutzea.
Gatazkak konpontzeko bide baketsuan, prebentzioan eta elkarren arteko komunikazioan oinarrituta dagoen elkarbizitza sustatzen duen eskola. Arazoak eta gatazkak erabiliko ditugu pertsona moduan hazteko, besteekin hobeto bizitzeko eta gure emozioak kudeatzeko.
Guzti horrekin eskola giro baketsu bat sortuko dugu eskolan, ikasleria lasai eta babestuta sentitzeko.
Inklusibitatean eta berdintasunean oinarritutako eskola.Detekzio eta arreta goiztiarraren zerbitzura jarriko ditugu errekurtsoak eta ahaleginak, ikasle bakoitzari erantzun egokia emateko nahian, ikasle guztien garapena eta eskola arrakasta bermatzeko.
Hezkuntza integrala. Hezkuntza komunitateak ikaslearen garapen osoa, hau da, giza, emozio, sikologi eta pertsonal identitatea, bultzatuko du.
Eskola gardena, ondo antolatuta eta maisu-maistra, guraso eta eskolaz kanpoko langile, hau da, talde guztien partaidetza eta elkarlanean oinarrituta.
Gure oinarria ikaslea da eta bera da bere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista eta alde metodologiko hauek kontutan izango ditu:
Hezkuntza esanguratsua, ikaslearen aurre ezagutzak, errealitatea, interesak eta beharrak oinarria izanik.
Berdintasuna, aniztasunari erantzuteko errekurtsoak kudeatuz, desberdintasunak orekatzeko, hezkuntza premia berezien antzeman goiztiarra ahalbideratuz eta ikasleriaren behar desberdinei erantzuten, gaitasun, arraza, kultura, gizarte eta genero desberdintasunak kontutan izan gabe, eta
Hezitzailea ikaslearen kuriositatearen bitartekari eta suspertzaile moduan. Irakasleak, ikasleak bere ingurua ezagutu eta uler ditzan, ikerketak, berezko motibazioa eta ikaslearen ekimena bultzatuko ditu.
Praktikan problemak ebazteko bideratutako hezkuntza.
Lan kooperatiboa, talde lana.
Lan ohitura eta lan teknikak lortzea.
Metodologia zabala eta malgua, inguruko eskaerak erantzuteko asmoz.
Gai desberdinen inter-erlazioa bultzatu.
Ikasketak eskuratzeko giro atsegina. Garrantzia emango zaie emozioen kudeaketari eta gatazken ebazpenari.
Hezkuntza praktika eta ikaslearen garapen osoa bultzatzeko, ebaluaketaren sistematizazio eta indartzea sustatuko da.